Berria.info

Asteazkena, 2012ko maiatzak 23 - 17:38

IRITZIA;2010-06-23;Hizpideak. Sarrikotapea eta Hernani

Hizpideak

Sarrikotapea eta Hernani

Iñaki Petxarroman



Bata Zuberoan da, Frantziako mugan. Bestea, Gipuzkoan, Nafarroaren altzoan. 230 biztanleko herri ttipia bata; 20.000 biztanleko hirigunea bestea. Euskal Herrian egoteaz gain, gutxi dute komunean, segurki, bi herriok. Baina badute arazo komun bat: hondakinak. Sarrikotapean zabortegi bat egin nahi dute. Herritarrek ez dute nahi, hautetsiek ere ez. Kalapita gogorrak izan dituzte proiektua bultzatzen duen Bil ta Garbi sindikatuarekin. Baina hondakinak hor daude, eta zerbait egin behar.

Hernanitik bost kilometrora ere errauste planta egin nahi dute. Herritar gehienek ez dute nahi. Hautetsiek ere ez. Horri aurre egiteko, geldirik ez egotea erabaki dute, biderik eraginkorrena hartuz: errauste planta hustea. Eta lortzen ari dira. Hilean %35 birziklatu ondotik, orain %81 birziklatzen ari dira, atez ateko sistemarekin. Urtean milioi erdi bat euro aurreztuko dute, gainera. Sarrikotapean ere, hori jakitean, interesa piztuko zaie. Emaitzak baitira atez atekoaren aliatu nagusiak. Zabortegi eta errauste planten etsai handienak.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia