Berria.info

Asteazkena, 2012ko maiatzak 23 - 17:37

IRITZIA;2010-06-09;Hitz beste. 'Noentiendotarrak'

Hitz beste

Anjel Lertxundi

'Noentiendotarrak'

Tolosaldeko Euskararen semaforoa ekimenaren blogak noentiendotarren kasta du albiste, eta dekalogo ironiko bat osatu dute zu euskaraz hasten zarelarik no entiendo erantzuten dizutenei buruz.

Blogetik haurtzarora egin dut txango, noentiendotarrei buruzkoa izan baitzen nik txikitan entzun nuen lehendabizikotako ipuina. Iristen da bidezko lander bat baserri batera, etxeko jaunak galdetzen dio nongoa den, eta bidezkoak no entiendo erantzuten du. Orduan, jaunak emazteari: «Atera iezaiozu jateko zerbait: Noentiendo-koa omen da, eta batek daki non auskalotan dagoen toki hori!». Baserritarrek abegi ona erakutsi diote eskaleari, baina uko egin gabe beren hizkuntzari.

Gakoa da ipuineko baserritarrak elebakarrak direla. Gu, ordea, ez, eta hor gaude kateatuta kortesiaren eta euskaraz jarduteko eskubidearen arteko amaraunean.

Baina zergatik planteatzen dugu guk dilema eta noentiendotar gehienek, ordea, ez?

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia