Hizpideak
Bultzada kanpotik
Koldo Aldabe
Gatazka armatu eta politikoak konpontzeko prozesuetan ezagunak diren nazioarteko 21 eragilek urratsak eskatu dituzte Euskal Herriko gatazka konponbidean jartzeko; ezker abertzaleak barne eztabaidaren ondotik hartutako bidean erantzun gisa liratekeen urratsak: ETAk su-eten iraunkorra ematea, zeina nazioarteko batzorde independente batek erabat egiaztatuko lukeen, eta urrats horiei Espainiako Gobernuak egoki erantzutea -elkarrizketa abiatzea, ezker abertzalea legeztatzea, presoak Euskal Herriratzea...-.
Brian Currin hegoafrikar abokatu eta bitartekariak aurkeztu zuen, atzo, eragileon idatzia. Europako Parlamentua aukeratu zuen horretarako, berariaz, Europak ere parte hartu behar duela uste dutelako. Beren jarduera eta ospea jokoan jarri dute, ezker abertzalearen ekimenak piztu dien itxaropenaren adierazgarri. Nazioarteko bultzada hau berme izan beharko luke urrats horiek egiteko, denbora gehiago galdu gabe.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
