2010-01-17
Zuzendariari
Hotzaldiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erantzukizuna
Azken egun hauetan, joan den asteburuan bereziki, izan dugun hotzaldiak zurituta utzi dizkigu Euskal Herriko ia bazter guztiak, paisaiaren ikuspegi zoragarriak eskainiz. Kostaldeko eta bailaretako behealdeak ere zuriz agertu dira, eta, sarritan gertatu ohi den bezala, neguan are eta gehiago, natur eremuetan hegazti ugarien saldoak ikusteko aukera izan dugu.
Hegazti horiek -hegaberak, oilagorrak, txirriak eta birigarroak, besteak beste-, Europako hainbat lurraldetan jasaten ari diren hotzaldi boladetatik ihes eginda abiatu dira Euskal Herrira aterpetxearen bila. Hemen ere hotzaldi bortitz bat topatu dute, eta gorriak ikusi dituzte klimaren baldintza halakoei aurre egiteko oso ahul iritsi baitira hona.
Hori dela eta, guztiz ulertezina da zergatik Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari politikoek ez duten erabaki aldi baterako ehiza debekatzea Gipuzkoako lurralde osoan, elurrak dena estali baitu. Bizkaian, aldiz, ehiza debekatzea erabaki zuten, eta oraindik ere mantentzen dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak halako erabakirik ez hartzeak dakar berekin hegazti migratzaileen kontra joan zen urtean gertatu bezalako sarraskiak gerta daitezen berriro.
Gure Gipuzkoa benetan maite dugunok geure buruari galdera hau egiten diogu: hotzaldi garai hau dela eta, non ote dira talde ekologistak eta haien ehiza debekatzeko eskaerak eta aldarrikapenak? Askotan izan ohi den bezala, naturazale guztiok linboan gaude. Ehiztariak gu baino askoz azkarragoak izan direla esan genezake, indarrak batuz federazio batean elkartu baitziren. Noizko Euskal Herriko talde ekologisten federazio bat?
Diego Mendoza.
Naturazalea.Memoria historikoa osatuz
Roman Garmendia.
Donostia.'Peru Abarka'-ren berrargitalpen bati buruz
Inazio Lopez.
Donostia.Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
