Berria.info

Asteazkena, 2012ko maiatzak 23 - 17:15

IRITZIA;2010-01-16;Hitz beste. Kaiku

Hitz beste

Anjel Lertxundi

Kaiku

Burutik sano samar dagoen erdaldun batek ez lioke Majadero izena jarriko bere dendari, ezta bertan mortairu, oregailu eta gisa horretako sukalde-trepetak saltzeko asmoa izanda ere. Ez lioke La zorra deituko azeri-larruz egindako luxuzko berokiak eta lepokoak saltzen dituen negozioari. Ezta Casa Panoli ere dieta mediterraneoa zerbitzatzen duen jatetxeari (katalanen pa en oli-tik dator hitza). Ezta Ganadería Cabrón ere aker-hazkuntzatik bizi den ganadutegi bati. Majadero, Zorra, Panoli eta Cabrón lehen adieran ez dira irainak, baina...

Kaiku-ren lehen adiera ere ez da iraina, baina... Baina Kaiku du grazia Gurelesa eta Copelecheren fusiotik sortu zen esnekien enpresak. Eta bapotxo: esne txarra egin gabe joan gara kaikutzen (goizero Kaiku gosalduz, alegia). Baina egunotako kanpainak -Ni Kaiku naiz, eta zu?- kaikutasun horren konplizeago egin nahi gaitu.

Eta hori bai ezetz!

Kaiku es la leche! esan balute sikiera...

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia