Zuzendariari
Ez, ama, hau ez da gure telebista
Ezagutu izan dut BERRIA erosteari utzi dionik bere ikusmoldeekin eta jarrerekin zuzena ez delakoz; bere alderdiak beharko lukeen isla izaten ez duelakoz bertan edo beharko lukeen jokamolde plurala izaten ez duelakoz. Nire kritikarik ere ez du falta izan gure egunkariak. Egunkaria izandakoa ere ez zen nire kritika zorrotzetatik libratu, ez horixe! Hala ere, nire gustuko euskal egunkaririk ez dudanez, BERRIA erosten segituko dut, euskarazko bakarra baita. Gainera, nire egunkari lehena eta bakarra izaten segituko du. Gainerakoak irakurri bai baina erosterakoan... sosik ez etsaiari.
Jon Aleman.
Orain ETBri gertatu zaio horrelakoren bat. Espainolizatu egin omen dute PSE-PPk. Hau eta hura kendu, ideologikoki depuratuak. Beste hura ezkutatu beren sokakoa ez delakoz, edo borroka armatuaren kontrako irizpide desegokiak eta, hein bateraino, adierazpen askatasunaren kontrakoak ezarri. Pentsa, eguraldiaren mapa ere aldatu dute, eta Borboiaren eguberritako agur-hitzaldia ere sartu digute bertan. Eta, hala ere, nago, boikot hori ez ote den gure teilatuari harrika aritzea bezalakoa. Zeren, ene galdera da, zer katearekin ordezkatu dute ETB1? Ba al dago euskarazko beste katerik? Ez. Edo, beharbada, asko jota ere, ba al dago erdarazko beste kateren bat Euskal Herriaren aldekoa? Nik ezagutzen ez.
«Gure» telebista ordezkatuko duena Berlusconirena dena izanen da agian. Europako Mussolini gaurkotuarena.
Beti dut gogoan nola orain dela urte asko La Voz de España izaten zen Gipuzkoako egunkaririk salduena, Prensa del Movimiento Katekoa zena hain zuzen, Diario Vasco delakoarekin borrokan. Eta izena gorabehera, zein zen espainolena edo, hobeki esan, zein zen Euskal Herriaren etsaiena ez nuke asmatuko esaten. Agian, ene oroitzapen lausoan La Voz de España gurekin ez ote zen hobeki portatzen nago. Eta zer zitzaigun gertatu oraingo Gipuzkoako prentsa desertura iristeko? Zergatik dago ABC Espainiako egunkari ultranazionalistena eta antieuskaldunarena den Diario Vasco gailurrean? Zer gertatu zen La Voz de España-rekin? Bada, orain luze joko ligukeen arazo batzuengatik, ETAk horren kontrako boikot gogor batekin hasi zuela. Ondorioz, diru galera eta abarren ondoren, Estatuak egunkaria hertsi zuela, Katearen pribatizazioa egiterakoan langileen eskuetan jar zezakeena. Horrela nozitu genuen gaizki egindako boikot bat. Horrela dago Diario Vasco nagusi, nahi dituenak eta bi eginez.
Eta ez dugu deus ikasi, euskarazko telebista bakarrari ere boikot egiteko gai omen gara. Zer ez ote dugu ikusi behar?
Errege Egunean, ama xaharrarekin batera ahaide batzuen etxean ginen. Espainiako ez dakit zein telebista zegoen piztua, eta inguruan, jende andana. Eta, halako batean, denen aurrean, enegana zuzendu eta hala esan zidan xalo-xalo:
-Hau ez da gurea, ezta?
-Ez ama, hau ez da gurea- ihardetsi nion, bere xalotasunari nire xalotasunarekin erantzunez.
Gure ama xaharrak hain garbi ikusirik ere, Gipuzkoako jende erneek nahiago dute Prensa del Movimiento irakurtzen segi. Berlusconiren telebista ikusi eta Euskadi Irratia entzun ordez ez dakit zein erdarazko vasco tinta duen irratia piztu.
Horrelakoak gara, ez dugu eskarmenturik, ez besteen buruan eta ez gurean. Beti etsaiaren alde.
Errespetua, ala...
Maria Jose Etxaburu Amutxastegi.
Preso ohia.Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
