Jira
Xabier Lekuona
Tenplario nafarra
Intereconomia komunikabide taldeko buru Julio Ariza Irigoien da gaur egungo tenplario nafarren burua. Abortuaren eta homosexualen kontrako borroka gutxi ez, eta kondoiaren aurkako gurutzadan dabil jo eta su. Ezpata zorrotza du Arizak: Intereconomia Telebista. Erreportajea ikusi nuen aurrekoan. Gomendagarria.
Hiru arrazoi daude afrikar beltzek kondoien erabilera okerra egingo dutela frogatzeko. Kazetariak irakurritako kondoi kaxa bateko prospektuak dioenez, kondoiak toki lehor eta fresko batean gorde behar dira: «Ezinezkoa Afrikan». Bigarren arrazoia: prospektuak dioenez, ez da komeni kondoiari bilgarria eskuz kentzea, eta kenduz gero, tentuz egin behar da, ez urratzeko. «Afrika ez da nabarmentzen manikuragatik». Eta azken arrazoia: aurreko bi aholkuak beteta ere, afrikarrek ezin dute kondoirik erabili, hirugarren munduko herritarrek ez baitakite irakurtzen; beraz, «ezin dituzte bete prospektuaren aholkuak».
Hor dabil gure tenplarioa, zaldi gainean, tunika zuriz eta gurutze gorriz. Garai batean bezala, gurutzada santuan, negozioan. Gazteluak eta irratiak konkistatzen, erosten. Época aldizkariarekin, Rouco Varela lagun minarekin. Egungo zaldun tenplario nafarra.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
