2009-11-08
Bira
Itxaro Borda
Berlingo Murrua
Erreportaia bereziak iragartzen dizkigute 1989ko azaroaren 9an ireki zen Berlingo Murruaz. Errusiarren ideologia basatiaren aurkako garraipena ospatuko dute. Libre-échange goresten zuen liberalismoaren ordez, sail guztietan konpetentzia eta hiltzerainoko konkurrentzia gauza natural antzera aurkezten dizkigun neoliberalismoari atea zabaldu zitzaion orduan. Egitura ekonomiko-politikoaren autosatisfakzio narzisikoa ahuspatuko da, ekialdeko hiritarren minak eta zorionak ahantziz.
Demokrazia, giza-eskubideak eta norbanakoaren funtsezko askatasun premiak behin betiko nagusitzen zihoan kapitalismoaren armak ziren, norbanakoa kontsumitzeko baizik balio ez duen izate uhertzat hartuz, hogei urte beranduago hiruak ukatzen direlarik. Aditzak ezabatu dizkigute, bi bainoren ez atxikitzeko: saldu, erosi. Horien arabera inutilak ala utilak finkatzen dira. Nekazariak, eriak, eroak, langabetuak, emazte bakartuak, langile zaharkituak, denak debalde dabiltza jagoitik, medikalizatuak eta psikotropoz hordi, neoliberalismoa ez baita eragiten dituen zaurien arduradun.
Igor Stravinski berrentzutean, ezpainetako berba soberakinak mikatz dabilzkigu, hondarrean irabaziz galdu(ko) baitugu.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
