Hizpideak
Irainik ez, arren
Koldo Aldabe
Eusko Jaurlaritzak Nafarroako (eta Iparraldeko?) ikastolei diru laguntzarik ez ematea erabaki baldin badu, ez du erabaki ikastola horien finantzaketa Nafarroako Gobernuaren eskumen esklusiboa delako; ez baita izan inoiz, sekula ez baitu Nafarroako Gobernuak erabat finantzatu ezein ikastola, eta ikastolok beti jaso dute gurasoen, herritarren eta erakunde publiko ez- nafar eta pribatuen laguntza. Erabakia hartu badu, hartu du bat egin duelako ikastolen etorkizuna kinkan jartzeko Miguel Sanzen politikarekin.
Hezkuntza Sailak ikasliburuetan Euskal Herria terminoa kimatzeko erabakia hartu badu, ez du hartu «abertzaleen doktrinamendua» ezabatzeko, baizik eta espainiar nazionalismoa indartzeko eta inposatzeko.
Euskara eskoletako hizkuntza nagusi izan ez dadin erabaki badu, ez du erabaki euskara hizkuntza nagusi ez duten herritarrak ez iraintzeko; erabaki du gizartean euskara gaztelaniaren pare jar dadin eragozteko.
Zelaa sailburua, aitzakia horiek dira irain.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
