2009-10-29
Hitz beste
Anjel Lertxundi
Takateko ederra
Euskarari buruzko blog batean, Idazkolako takatekoak izenekoan, aspaldion irakurri dudan erabilerari buruzko hausnarketa interesgarrienetako bat topatu nuen atzo:
«Lizardik bezala, noranahiko hizkuntza nahi genuke guk, baina gure kezka bestelakoa da; orain, arazoa ez da hizkuntza larrekoa dugula, halakoa ere behar dugula baizik».
Geure samarrak egin ditugu eskolak eta unibertsitatea; ez ditugu atzo bezain arrotz nanoteknologiako Liliput eta makrobiotikaren gizena; zortzigarren probintzia bat antolatzen ari gara sarean euskararentzat. Baina arkupeak, plazak, tabernak, futbol zelaiak, esku sartzen ibiltzeko kale-kantoiak, trapitxeoak egiteko komun zuloak galtzen baditugu, zer?
Noranahiko hizkuntza, jakina, Lizardi zorrotz ari zen. Baina uko egiten badiogu eguneroko jardun arrunt bizienari, noranahikoa ito egingo zaigu nongotasunak ematen duen bizigarririk gabe.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
