Berria.info

Astelehena, 2010ko martxoak 15 -

2009-10-01

Hitz beste

Anjel Lertxundi

Guri gol sarri

Zutabeak-eta ez dira espazio egokiak jendearen deiturekin-eta txantxak egiteko, baina salbuespen bat egingo dut gaurkoan eta zilegi bekit BBVAko Goirigolzarri jauna Guri gol sarri bihurtzea. Bera bankuko kontseilari delegatua izan da orain arte, eta dimititu egin du, baina ez ordainsaririk gabe: hiru milioi euroko pentsioa kobratuko du urtero. Milioi laurden bat euro hilero. Zortzi mila eurotik gora egunero-egunero. Niri dagokidanez, kontutxo bat daukat banku berean -mila euro inguru dauzkat bertan-, eta bankuarekin lotuta nago beste hamaika urtez hilero ordaintzen ari naizen hipoteka bati esker. Eta atzo goizean periodikoetan irakurri nuenean zer kobratuko duen nire kontseilari delegatuak, zenbakiak dantzan hasi zitzaizkidan, eta baita letrak ere, eta irakurleari ez zaio hain harrigarria egingo jendearen deiturekin txantxarik ez egiteko araua hautsi izana.

Esandakoa: guri gol sarri.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia