Hitz beste
Anjel Lertxundi
Poltsa kaka
Atzo, aldian behingo erosketak egiten, gurditxoari bultzaka. Telebistaz ematen ari diren plastikokozko poltsa kaken kontrako kanpainarekin bat eginik, kaxatxo tolesgarri horietako bat erosi genuen geuk ere. Egin genituen erosketak, joan ginen kontrolera. Erositakoak sartzen hasi ginen kaxatxo tolesgarrian. Detergentea, xanpua, lixiba. Ontziak, plastikozkoak. Ura, barazkiak, okelak. Denak plastikotan bilduak. Garagardo-poteak. Plastikozko bilgarriarekin. Azal-krema, hortzetako eskuilak, bizar-xaflak. Plastikotan.
«Zer gara bat ba tontoak!» elkarri esanez egin genuen etxerainoko bidea.
Interneten uxatu nahi izan nuen tonto usaina, baina batera eta bestera nenbilela, hor non ikusi nuen Carrefour dagoela kanpainaren atzean: bost milioi euro aurreztuko omen ditu urtero, hemendik aurrera bezeroei emango ez dizkieten poltsei esker.
Albertik zioena: «Tontoa nintzen, eta ikusitakoak bi aldiz egin nau tonto».
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
