Berria.info

Asteazkena, 2012ko maiatzak 23 - 16:56

iritzia;2009-09-15;Jira. Sisifo Usurbilen

Jira

Xabier Lekuona

Sisifo Usurbilen

Egia da gure agintariek batzuetan arazoak konpontzen dituztela, egia da gehiegitan arazoak kudeatuta konforme direla, eta, egia da ere, fede txarrik gabe edo gaitasun ezaz, arazoak ere sortzen dituztela. Ohikoa dirudi arazoekin bizitzera kondenatuta egon behar horrek.

Hondakinena guk sortu, gobernatzaileek kudeatu eta konponbiderik ez duen arazoa dela dirudi. Baina ez da horrela beti. Orain arte Usurbilgo Sisifok, itsu, herrira jaitsi, zaborrak bizkarrean hartu eta zabortegira igo ohi zituen. Hartu eta eraman, gure gobernatzaileek egiten duten bezala, arazoa kudeatu egiten zuen; zaborra begi-bistatik desagerrarazten zuen, arazoa konpondu gabe. Sisifok ikusmena berreskuratu du orain, eta atez ate dabil Usurbilen, ez zabor bila, hondakin bila baizik, lehengai bila.

Ederki arindu zaio bizkarreko mina. Iazko apiriletik uztailera bitarte 675.720 kilo igo zituen zabortegira, orain, ostera, atez ate dabilela, 106.820 kilo besterik ez ditu igo behar izan, -%84. Ez da txantxa. Bilketa selektiboaren maila %28tik %82 igo du. Sisifok esana du nahiago duela Usurbilen egunero atez atez ibiltzea errauste plantara igotzea baino. Sisifo osasuna eta ingurumena zaintzen ari da.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia