Hitz beste
Anjel Lertxundi
Irakasleak
Irakasle onak urriagoak dira artista onak baino». George Steiner irakaslea da, eta asko eta sakon hausnartu du transmisioaz eta irakaskuntzaz; asko eta sakon hausnartu du artegintzaz ere: talaia ezin pribilegiatuagoan dago horrelako zerbait esateko. Steinerren esaldi tinkoak ofizio zail baten berri ematen du. Irakasle-lana (transmisioa) artista-lanaren (sorkuntzaren) pare.
Baina ofizioaren beraren zailtasunari erants diezaiogun testuinguruaren zailtasuna ere. Goikoek mareatu egiten dituzte urteroko sistema-aldaketa, plan eta diseinu berriekin. Behekook ez diegu hutsik hutsalena ere barkatzen, eta okasiorik txikiena baliatzen dugu irakasleak egurtzeko. Eta okerragoa dena: goikoek eta behekook kontsiderazio soziala ukatzen diegu: balirudike beste ezer egiteko gai ez den jendez osatua dagoela irakasle-klasea.
Izan nituen irakasle onenekin gogoratzea gustatzen zait urteroko ikasturte berrien atarian.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
