Hizpideak
Larrabetzu
Koldo Aldabe
Euskara hutsezko literatura azoka. Larrabetzun, non bestela! Baina ez da ohiko azoka, ez baita alferrik Literatura Eskola sendoa sortu eta mamitu den herria. Ez da harritzekoa, beraz, euskarazko literatura argitaratzen duten argitaletxeek baiezko biribila eman izana. Berdin idazleek ere.
Ezari-ezarian, Literatura Eskola habiatik toki batetik bestera jauzika hegaldatu den bezala, heldu ere egin da. Eta hedapen natural gisa, eskolak Literaturia ekarri du. Atzo hasi eta gaur eta bihar, idazleak idazleekin, irakurleak irakurleekin eta idazleak eta irakurleak elkarrekin ofizioaz eta afizioaz jarduteko elkargunea.
Literaturia; literatura azoka, eztabaida sustatzeko gunea, antzerkia, musika, poesia errezitaldia. Liburuak, idazleak eta irakurleak elkarrekin.
Txoriak izango dituzte buruan, baliteke zoro hutsak izatea; euskaraz sortzea eta ekoiztea oinak lurrean dituenarentzat egina ez den gisan. Baina ez dira txoriburuak.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
