Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 19:38

IRITZIA;2009-05-03;Hitz beste. Dendapolis

Hitz beste

Anjel Lertxundi

Dendapolis

L'Aquilako lurrikarak eta hark eragindako hondamendiak ez dakarte jada seismo informatiborik. Ratzingerren bisitak berak ere ez dio anekdota bat baino areagoko oihartzunik ekarri. Ahanzturaren salara bota genuen tragedia, eta orain urde-gripeak hartu dio txanda.

Baina lurrikararen toki berean, Abruzzo mendien oinetan, segitzen dute kanpin-denda handiek. Tendopolis -dendapolis- izena eman diote italiarrek milaka kaltetu bizi diren kanpamendu handiari. Denda horietako batean bizi den hogeita lau urte urteko neska kaltetu batek blog bat bazkatzen du egunero. Euria sartu zaiela denda barruraino. Nolakoa zegoen pasta. Katu abandonatu bat adoptatu duela. Agure batek eztulka pasatu duela gau osoa. Hezurretaraino sartuta dauzkala hotza eta hezetasuna, baina ez duela handik alde egingo, lizentziatura bukatu nahi duela eta...

Hedabideei interesatzen ez zaizkien kontuak. Bizitza.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia