Berria.info

Larunbata, 2013ko maiatzak 25 - 14:41

IRITZIA;2009-03-01;Hitz beste. Dantzara

Hitz beste

Anjel Lertxundi

Dantzara

Ez diot arreta handirik jarri kanpainari. Ez dakit interesik ikusten ez niolako ez diodan erreparatu, edo erreparatu ez diodalako ez diodan interesik ikusi. Edonola ere den: han-hemen entzun ditudan tonu bakar aspergarriko musikengatik juzkatu behar banu kanpaina, ez dut garrantzizko ezer galdu izanaren inpresiorik. Ezta zamarik ere kontzientzian.

Dantzarako kidea erabakitzeko aukera daukat gaur ere. Ederki, dagidan dantza. Baina norekin? Begiak itxita aukeratuz gero, sorpresa itsusiren bat izan dezaket. Begiak zabalduta, aldiz, militantea ez den batek nekez bilatzen du aukera gogobetekorik. Entzundako musikak ere gogobetekoak izan ez badira, edo dantzari askoren gustuko musikaren bat galarazi badute, edo dantzari askok itzal-zainekin joan behar badute dantzalekura, ez da harritzeko askok dantzarako motibazioa galdu izana.

Lapa-dantza benetakoa, nolanahi ere, bihar hasiko dena.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia