Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 19:21

IRITZIA;2008-12-13;HITZ BESTE. Euskara txit amablean

Hitz beste

Anjel Lertxundi

Euskara txit amablean

Tesi luzeak idatz daitezke Bilboko udalak abian jarri duen «El euskara amable. Orain bai. Horrela bai», kanpainaren gainean. Euskara amablea, beraz. Eta orain, bai. Atzo arte, ez, nonbait. Horrela, bai, bai baitaude -ulertzen da- amableak ez diren moduak. Baina batzuen gehiegikeriak ez gaitu hiztun guztiok berdintzen. Eta nahiz euskararen existentzia bera, askotan eta askorentzat, ez amablea izan, horrek ere ez ditu erdal hiztun guztiak berdintzen.

Nik uste nuen bi hizkuntzen bizikidetza zela izan behar zuena adeitsua, orekatua, ahulenenarenganako begirunezkoa. Bilboko kanpainak, ordea, euskarari egozten dio amable izateko betebeharra. «El castellano amable. Ya iba siendo hora». Imajinatu eskandalua.

Euskarari buruz transmititzen dugun irudiak aspaldi kezkatzen duten horietako bat naiz, baina konplexuz betetako portaerek ere ez gaituzte amableago egingo. Bai, ordea, gajo errukarriago.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia