Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 19:20

IRITZIA;2008-12-11;JIRA. Argazkia

Jira

Uxue Apaolaza

Argazkia

Atentatu handietan psikologo sorta jartzen dute biktimen eta beren familien zerbitzura. Azkena zenbaiti ez zaio hain handia iruditu, biktimaren gertukoek psikologoak ez, sarraskijale multzoa topatu baitute beren dolua eskuinaren pozoiaren jo muga bihurtu dutenak.

Karta jokoaren argazkiaren aurretik dagoeneko berreskuraturik zuten euskal gizartea gaixorik dago leloa Telemadriden atentatuaren egunean bertan gauez egin zuten debatean. Arrazoia? Sei pertsonak baizik ez zutela protestatu egun hartan gertatuaren kontra. Konsigna emana zegoen. Arbuio soziala adierazteko ekintza publikoa hurrengo egunerako baitzegoen konbokaturik. Ez dute hori neurtu, nahiago izan dute detaile baten interpretazio literarioan oinarritu. Susmoa dut argazkiarena aurretik hartutako erabaki bat indartzeko aitzakia izan dela; argazkirik ez balego ere diskurtsoa berdina litzatekeela. Tontoa izan behar du batek bakoitzak bere mina adierazteko nahi duen liturgia erabakitzeko eskubidea duela ez ulertzeko; eta tontoak ez dira.

Gaixorik egon gaitezke euskaldunak; gaixoago iruditzen zaizkit, sufrimenduaren gainetik, gorpua bero artean, heriotza beren helburuen zerbitzura jarri eta kanpaina egiten dutenak. Argazkia Inaxioren lagunei aterako zieten, baina beraiek erretratatu dira.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia