Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 19:14

IRITZIA;2008-11-21;JIRA. Demagogia?

Jira

Uxue Apaolaza

Demagogia?

Polemika leku askotara iritsi da, ez da soilik Partidu Popularreko jendea izan Barcelo-ri bere maisulana burutu zezan eman zaion diruagatik kexatu dena; baina eztabaidak sinplifikatzeko hobe da baietz pentsatzea. Iñaki Gabilondok suturik hasi zuen albistegia asteazkenean, Espainiak aurrera egin behar duelako sektore atzerakoi pisutsu baten zamaz (Europar konstituzioaren aldeko boza argudio berbera erabiliz eskatzen zuten). Eta demagogia. Behin eta berriz errepikatu dute hitza. Hemen demagogoa ez dena, harro dago Barceloz, gora Barcelo!

Moratinosek lotsa galduta irmo hitz egin zuen PPkoei erantzunez, ez zuela demagogiarik onartuko kontu honetan. Beraiek milioi bat afrikar txertatu dituztela, hirurogeita hamahiru milioi ume eskolatu Afrikan(gu super zintzoak gara pobreekin). Leire Pajin-ek 59 segundos programan lelo berberarekin gozarazi gintuen, ez Barceloren aurrekontuari buruz erantzunez, PPri baizik, mundua PSOE eta PPk osatuko balute bezala (eta gure eguneko ekintza ona egiteko balio diguten pobreak, noski, berak hainbeste lagundu dituenak).

Eta niri Iñaki Gabilondori dei bat egiteko gogoa sartu zitzaidan, uste dudalako ez dudala dagoeneko demagogia hitzaren esanahia ulertzen.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia