Hitz beste
Anjel Lertxundi
Instantzia
Jabeturik ere EAEko erakunde gehienak orain hogeita bost urte sortu zirela; onarturik ere usadio on osasuntsua dela hain urteurren goratsua zilarrezko eztei batzuekin ospatzea; aintzat harturik ere bertako buruzagi zein langileek duten parrandatxo bat botatzeko eskubidea; ontzat emanik ere ospakizun festetarako diru poxin bat destinatzea denon zakutik; ametiturik ere krisia eta ospakizun gastuak zaku berean sartzea demagogo maltzurren joko zikina izan daitekeela,
erabaki dugu urrezko ezteiak ospatzeko zorian dauden erakundeak kontatzea, baina ikusirik Osakidetza edo Euskal Telebista edo HABE bezalako erakundeak ia konta ezinak direla orain hogeita bost urte sortuak,
sujeritzen dugu trantze horretan dauden erakundeek denek batera antola ditzatela ospakizunok, bakoitzak bere aldetik jokatu, kostuak handitu eta propaganda hainbeste hauspotu ordez.
Krisiaren urtean eta errespetu osoz, zilarrezko eztei on.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
