Jira
Uxue Apaolaza
Ergelkeriatxo
Saiatu da ETA atentzioa deitzen; «bonba bat unibertsitatean!», esan behar genuke, «ze barbaritatea!», eta erantzungo ligukete, «Opus-en aldeago zaude?», edo «eta atxiloketak?», eta besteak «batasuna terroristen kontra», «Rubalcabak gezurra zioen, Nafarroako komandoak aktibo jarraitzen du», edo «Zapaterok horiekin negoziatu zuen!», eta baita «formula zaharren porrota adierazten du gatazkaren isla berri honek», eta horrela, gatazka honek sortu dituen topikoetan barna pasako genuke astebetetxo bat.
Baina arratsalderako edizio digitaletan jartzen dituzten «gehien irakurritakoetan», «gehien bozkatutakoetan» eta abarretan, aurrea hartzen ari zitzaion ETAren bonbari gero telebista eta biharamuneko tituluetan nagusituko zen berria. Sofia Espainiako erreginaren deklarazioak homosexualen ezkontzak direla eta ez direla, harro sentitu behar luketen edo ez... Badirudi joko gehiago ematen duela, 'por qué no te callas'-aren urteurrenean gainera.
Bonbek balio dute besterik ez dagoenean, edo distrakzioak behar direnean, baina badirudi ergelkeriatxo dibertigarriagoren bat baldin badago, hozka egiten duen zakurra bihurtzen ari direla; beharbada notizia izateari utziko diote noizbait.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
