Elkarrin, Jonan lokarri Ruben Garcia Bilbo
Jonanek azpimarratu zituen gauzen artean, bat izan da deigarria niretzat: ez bakarrik bakoitzaren ekarpena proiektuari, baizik eta proiektuaren ibilbideak berak bakoitzarengan ehunduz joan den eraldaketa-prozesua, neurri batean edo bestean guztiok ukitu baikaitu.Lurraldea plataformaren garaietan eduki nuen harremana Jonanekin lehen aldiz, berak gai horri buruz argitaratutako liburu baten bidez, Autobidea ispiluan. Bazegoen indar berezi bat lerro haien atzean, eta nolabaiteko eragina izan zuen gerora Elkarrira egindako jauzian, nahiz eta hasieran denbora luzean zalantzatan egon.Honako esperientzia izan da ordutik hona ia hamaika urte hauetakoa: pertsona askoren lana izan da Elkarrirena, baina Jonanen indarra, emozioa, baikortasuna eta norantza eraikitzailean emandako bultzada ezin ditut eskertu gabe utzi, baita ere garairik zailenetan ere. Nire familia, lan eta gizarte-bizitzan bere isla izan duen bultzada. Horregatik guztiagatik, mila esker, Jonan, zure denbora, nekea, lan, dedikazio eta jarreragatik, eta animorik beroenak zure lekua hartu berri duen Pauli.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
