Berria.info

Ostirala, 2012ko maiatzak 25 - 18:55

IRITZIA;2005-12-28;HITZORDUA. Errealitatea eta fikzioa

hitzordua

Errealitatea eta fikzioa



Joseba Felix Tobar-Arbulu





 



Ingeniaria



J

akina da: fikzioa eta errealitatea bi mundu desberdin dira. Fikzioan edozein gauza da posible, autorearen arabera. Errealitatean ez. Baina gezurra dirudien arren, errealitatea gordina da oso.

Ezaguna da: gizarte zientziak eta natur zientziak desberdinak dira. Objektibotasuna, metodo zientifikoa, legeak, esperimentuak natur zientzietan egunero erabiltzen dira. Gizarte zientzietan, aldiz, hori guztia eztabaidan dago eta egongo da, onerako eta txarrerako.Gizarte arazoetan, noizean behin errealitateak fikzioa gainditzen du. Hona etsenplu xume bat, ekonomiari oro har, eta, konkretuki, makroekonomiari dagokiona.Eman ditzagun merkatu librea eta ekonomi fakultateetan azaltzen diren ortodoxia mota guztiak. Testu liburu guztietan eta hainbat testu heterodoxotan

agertzen diren dogmek, teoriek, eta amaigabeko hitzontzikeriek mundutxo bat osatzen dute. Errealitateak, alta, beste mundu bat osatzen du.Demagun petrolioa dela aztergai. Hona hemen petrolioari dagokion errealitateaz jabetzeko zenbait iturri adierazgarri: John Perkinsek idatzitako liburua, hots, Confessions of an Economic Hit Man

eta berari egindako elkarrizketa mamitsu batzuk (http://zmagsite.zmag.org/Images/mcleod1205.html#author; http://www.democracynow.org/article.pl?sid=04/11/09/1526251; http://www.informationclearinghouse.info/article8171.htm

).Iturri horietan ikus daitekeenez, arazoa aspaldikoa da. Izan ere, National Security Agency (NSA) delakoak John Perkins espioi lanak egitera gonbidatu

baino lehen, 1951n Iranek britainiar petrolio enpresa baten kontra jardun zuen bera nazionalizatu nahiz. Hori zela-eta, CIAko agente bat, Kermin Rooselvet, Theodore-ren biloba, irandar presidentearen aurka hainbat kale manifestazio antolatzen eta zenbait politikariri dirua ematen aritu zen harik eta amerikarren aldeko Reza Sha boterean jarri arte. Arazoa bakarra zen, Kermin Rooselvet hark gobernu agentzia baterako lan egiten zuela, CIArako hain zuzen ere. Beraz, nahiz eta helburu berbera eduki, beste estrategia bat asmatu zuten: gobernu-agentziako jendea CIAko agenteak

erabili gabe, handik aurrera, badaezpada ere, enpresa pribatuko jendea erabiltzen hasi ziren. Horixe da, John Perkinsen kasua, berberak kontatua; horixe da Economic Hit Man (EHM) delako mutilen lana.Perkinsek bere eginbeharra Indonesian, Panaman, Saudi Arabian, Iranen, Kolonbian, EkuadorrenÉ azaldu du. Ez soilik hori. Berak esaten duen moduan, EHM delako mutilen lanek porrot egiten zutenean, CIAko txakalak

bidaliak ziren, behar zena garbitzearren (Omar Torrijos edo eta Jaime Roldos presidenteen hilketak, kasu). Eta CIAko txakalen

lanek porrot egiten zutenean, amerikar mutil eta neskak bidaliak izan dira hiltzeko eta hilak izateko (Irakeko inbasioa, kasu).Fikzioa labur geratzen da liburu izugarri horretan aipatzen diren kasu guztietan: Robert McNamara eta Munduko Bankuaren funtzionamendua; Osama bin Laden-en finantziazioa; Torrijos presidentearen laguna zen Graham Greem idazlearen jarrera («The important thing is to write about things that matter

»); Perkinsek aldizkari serioetan

argitaratutako artikuluak, eta jende oso garrantzitsuen aurrean emandako hitzaldiak eta konferentziak; Perkinsi bere liburua ez idazteko eta ez argitaratzeko eman zioten dirutza; dirutza horrekin martxan jarri zuen mozkinik gabeko erakundea (http://www.johnperkins.org/

eta http://www.dreamchange.org/

); Noriega eta Panamako inbasioa; EHM delako mutilen porrota Iraken; 2001eko irailaren 11koak berarengan izandako eragina; Venezuela eta Chavez, eta AEBek Saddam Husseinen aurka egiteagatik Venezuelak lortu zuen «salbazioa»; berriz Ekuadorreko petrolio-enpresen kasua; Irakeko inbasioa; oro har, korporaziokraziaren boterea, hots, gobernu, banku handi eta korporazioko jendeak osaturiko multzo boteretsua; korporaziokrazia horrek mundu mailan behar duen dolarraren nagusitasuna; eta, nagusitasun horretarako, petrolioaren prezioak kontrolatzeko, euroaren eta dolarraren artean dagoen borroka.Liburua irakurtzerakoan, irakurlea konturatzen da jamesbondismo

mota guztiak oso labur geratzen direla benetako historia horren aurrean. Fikzio guztia gainditu du EHMkoen errealitate gordin horrek. Tartean, ekonomia ikasketetan ohiko teoriak, dogmak eta aldrebeskeriak irenstera behartu nahi gaituzte: makroekonomia neutroa da, merkatuak prezioak jartzen ditu, politikak ez dauka zerikusirik ekonomiarekin, eta irakurleak ezagutzen dituen hainbat gezur merke.John Perkinsen liburua irakurtzea aukera paregabea da bertan agertzen diren berriak, datuak, eta izugarrizko jokaerak lehen eskutik bereganatzeko. Ondorio gisa hauxe esan daiteke, errealitatea, errealitate ekonomikoa (politikoa eta soziala) askoz gordinagoa dela testu liburuetan agertzen dena baino. Irakurleak badaki hori guztia. Kontua da askotan pentsatu duguna Perkinsen liburuan egiaztatzen dela (Ikasleek badaukate zer irakur eta zer hausnartu).Bai, dudarik gabe, errealitatea fikziozko jamesbondismoaz

haratago dago.





© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia