Berria.info

Larunbata, 2014ko apirilak 19 - 21:34

2013-08-23

Erreniegan potasa meatze bat egiteko baimena exijitu diote udalek enpresari

Erredakzioa Iruñea

Erreniegan (Nafarroa) Geolcali enpresak egin nahi duen potasa meatzean, zundatze guztietarako baimenak izateko exijitu dute inguruko udal kaltetuek. Undion (Zizur) bildu ziren, atzo, kaltetutako udal eta kontzejuetako ordezkariak, eta enpresari legea «zorrotz» betetzeko eskaera egitea onartu zuten. Geolcalik, oraingoz, zundatze baimenak ditu Gendulainen, Undion, Arlegin, Subizan, Biurrunen, Getzen eta Utergan. «Enpresak uste du ez diela udalei baimenik eskatu behar, baina ahaztu egiten zaio zundatze eta indusketa lanetarako kontrol baimenak daudela», esan dute udalek. Baimenen txostenen tramitazioa aztertzea ere adostu dute inguruko kontzeju eta udalek. Nafarroako Nekazal Garapeneko, Ingurumeneko eta Tokiko Administrazioko kontseilari Jose Javier Esparzak esan du inongo udalek ez diola kezkarik azaldu Erreniegako potasa meatzeko zundaketengatik.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia