Berria.info

Osteguna, 2014ko apirilak 17 - 11:34

2013-05-07

Nafarroako AHTa kupo bidez pagatzea proposatu dio Barcinak Montorori

Erredakzioa Iruñea

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroarekin bildu zen atzo Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidentea. Nafarroako AHT abiadura handiko treneko lanak Nafarroako Gobernuak berak finantzatu eta gero Espainiako Gobernuak kupotik deskontatzea proposatu zion Barcinak Montorori, AHTaren Gipuzkoako zatiarekin Eusko Jaurlaritzak egiten duen moduan. Gobernuarentzako defizit muga eta zorpetzeko muga malgutzeko ere eskatu zion Montorori.

Atzo, hain justu, AHTaren aurkako Nafarroako hautetsien sareak adierazi zuen Castejon eta Tafalla arteko lanei eustea «zentzugabekeria» dela eta, lanak bertan behera uzteko eskatzeko, manifestazioa eginen dutela hilaren 25ean Tafallan.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia