2013-03-17
Errauste planta«inposatu» izana salatu, eta errespetua eskatu dute Altsasun
Erredakzioa Iruñea
Atzo Altsasun egindako manifestazioa. / LANDER FDEZ. ARROIABE / ARP
Nafarroako Gobernuak errauste planta «inposatu» dietela salatu, eta errespetua eskatu zuten atzo milaka herritarrek Altsasun (Nafarroan. Gogor salatu zuten, Cementos Portland Valderribas enpresari hondakinak erretzeko baimena eman izana. «Herritarren nahia ez ezik, udalaren nahia eta erabaki ahalmena ere ez dute errespetatu», adierazi zuen 3 Mugak Batera Plataformako kide Gorka Muñozek. Foru gobernuak hondakinen kudeaketa esku pribatuetan utzi izana gaitzetsi zuten.
Antolatzaileen arabera, 4.500 pertsona inguru bildu ziren atzoko manifestaziora. Etengabeak izan ziren erraustearen aurkako oihuak. «Osasunarentzat mehatxu larri bat izateaz gain, ez du batere aberastasunik sortzen eskualdean. Premiak beste batzuk dira», adierazi zuten plataformako kideek. Gainera, Nafarroako Gobernuak eta enpresako arduradunek defendatzen dutenaren kontra, berretsi egin zuten ez duela Portlandek Altsasun duen plantan lanpostuak mantentzeko balioko. «Inposaketa» horren aurka egiteko konpromisoa berretsi zuten: «Erokeria honen inposaketa galaraztea ezinbestekoa da. Hondakinak tratatzeko beste eredu batzuk badaudela argi dugu, eta horiek bultzatu nahi ditugu».






