2013-03-03
Hilaren 16an errausketaren aurka martxa egingo dute
30 atxikimendutik gora bildu ditu deialdiak. / BERRIA
ALTSASU. Nafarroako Gobernuak eta Portlandek lurraldeko hondakinak errausteko sinatu duten itunaren aurkako manifestazioa egingo dute hilaren 16an Altsasun, Hiru Mugak Batera taldeak deituta; Nettotik abiatuko da, 18:00etan. Errausketa «osasunerako kaltegarria» dela salatuko dute, baita «baliabideak eta enplegua suntsitzen» dituela ere.






