Berria.info

Asteartea, 2013ko maiatzak 21 - 16:44

2012-08-24

Garoņak Belgikako zentral baten akats bera ote duen aztertzen ari da CSN

Erredakzioa Gasteiz

Greenpeaceren protesta bat Garoņako zentralean. / PEDRO ARMESTRE

CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseilua Santa Maria de Garoņako (Espainia) eta Cofrendesko (Herrialde Katalanak) zentral nuklearretako erreaktoreen ontzia aztertzen ari da, Belgikako zentral nuklear batean atzemandako arazoak haietan ere ba ote diren argitzeko. Hain zuzen ere, Belgikako erreaktorearen ontzia egin zuen enpresa berak Garoņako eta Cofrendesko hainbat elementu egin zituen.

Belgikako Doel zentral nuklearreko hirugarren erreaktorea abuztuaren hasieran gelditu zuten, ohiko azterketa batean ontzian milaka pitzadura aurkitu ondoren. Belgikako Kontrol Nuklearrerako Agentziak ontziaren egoera aztertzen ari da orandik, baina pitzaduren larritasuna berretsiko balute hura eta antzeko beste errektoreak betiko ixteko proposatu du.

CSNk jakinarazi du Garoņako eta Doeleko ontziak egiteko prozesua Ģantzekoaģ izan zela, baina gaineratu du hainbat ezberdintasun daudela eta horiek galarazten dutela Belgikako zentraleko emaitzak Garoņara zabaltzea: ontziaren neurria, lodiera, barruan duen erreaktore nuklear mota... Bestalde, Cofrendesko ontzia egiteko prozesuak eta materialek Belgikakoarekin zerikusirik ez dutela azaldu du.

Belgikako zentral nuklearretik informazio gehiago jakinarazi bitartean, CSNk nabarmendu du ontziari egindako probak, bertan erabilitako altzairuaren ezaugarriak eta zentralak ikuskatzeko programak aztertzen jarraituko duela.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia