2012-01-25
Irudia. Brusela
EUROPAN AURKEZTU DUTE HIRIKO
Hiriko, Euskal Herrian egindako auto elektriko txikia, Bruselan aurkeztu zuten atzo. Eta oso kritika onak jaso zituen. Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak adierazi zuen Hiriko bezalako proiektuek lagunduko diotela Europari krisia gainditzen. Jesus Etxabe Hirikoko presidentea lagun zuela buelta bat ematekoa zen berez, baina gogoarekin gelditu behar izan zuen, hotzak eta hezetasunak autoko aginte modulua erre zutelako.






