Berria.info

Ostirala, 2013ko maiatzak 24 - 09:55

2012-01-20

Ia amaitu dute estatuaren biktimei ordaina emateko dekretuaren lehen zatia

1968tik 1978ra bitartean estatuaren indarkeria jasan zutenei buruzkoa da; 1979tik aurrerakoa geroago egingo dute

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritza amaitzen ari da 1968 eta 1978 artean estatuaren indarkeria jasan zutenei ordaina emateko lege dekretua. Horren arabera, biktima horiei kalte-ordaina dirutan jasotzeko, jasandakoa aitortzeko eta jendaurrean jakinarazteko, auzitara jotzeko eta erreparazioa izateko eskubidea onartuko die. Kasuak aztertzeko batzorde berezi bat osatuko da. Kalte-ordaina dirutan 35.000 eta 135.000 euro bitartekoa izango da, jasandako kaltearen araberakoa. Euskal Memoriaren Fundazioaren arabera, gutxienez 62 izango dira 1968tik 1978ra bitartean hildakoak. 1979tik gaur egunera arteko biktimen gaineko batzordea laster eratuko da.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia