2012-01-19
Irudia. Iruņea
EUSKARAZKO HAUR ESKOLA BATEN ESKE
/ LANDER FDZ. ARROIABE / ARGAZKI PRESS
Iruņeko alde zaharreko dozenaka gurasok kalejira egin zuten atzo arratsean, umeak aulkian hartuta, euskarazko haur eskola bat behar dutela aldarrikatzeko. Umore giroan egin zuten eskaria, Iruņeko kaleetan. Erakundeen utzikeria salatu zuten, eta, horretarako, bi erakunde lotu zituzten bidean: Nafarroako Parlamentutik abiatu ziren, eta Iruņeko udaletxean amaitu zuten. Aldarri bera hartuta beste hainbat ekimen ere egin dituzte, aurrematrikulazio kanpaina hastear delarik.






