2011-09-06
Ingurumena. Portlanden errauste plantaren egitasmoa
Hondakinak porlan fabrikaren jomuga
Nafarroako Gobernuaren baimenak jaso ondoren, obretarako lizentzia baino ez du behar Olatzagutiko Portland Valderrivas porlan fabrikak hiri hondakinak errausteko. Haren plangintzak, ordea, kontrako ahotsak eragin ditu Sakanan eta Araban.
Amaia Gartzia Gasteiz
Olatzagutia (Nafarroa) betidanik egon da Portland Valderrivas zementu fabrikari lotuta. Lantegiak 108 urte daramatza jardunean, eta herriko 1.700 biztanle ingurutik, 152k lantegian behar egiten dute. Hari zor dio herriko Klinker tabernak ere izena. Izan ere, klinkerra Portlanden zementu mota egiteko osagai nagusia da. Azkenaldian, ordea, herriaren eta lantegiaren arteko harremana ezin da adeitsutzat jo. Olatzagutiko Udalarekin bi urtez negoziatzen jardun eta emaitzarik lortu ez zutela ikusita, fabrikak Nafarroako Gobernura jo zuen hondakinak errausteko baimenaren bila. Baita lortu ere. Maiatzaren 26an, fabrikak zeukan ingurumen baimenari
Olatzagutiko herriaz gain, Nafarroako Sakana eskualde guztian eta handik hurbil dauden Araba eta Gipuzkoako zenbait herritan kezkaturik daude hondakinen kudeaketa horrek eragingo duen kutsadura dela eta. Aurkariek diote hondakinak erretzeak dioxinak, furanoak, metal astunak eta beste zenbait produktu toxiko sortuko dituela.
Enpresako iturriek, berriz, ohartarazi dute bi prozesu nahasten ari direla; alegia, porlan ekoizpena eta errausketa. Orain arte, egitasmoak talde ekologistak, bizilagunez osatutako elkarteak eta nekazari sindikatuak parez pare aurkitu ditu. Baita udal gehienak ere.
Herri baten erantzuna
Sakana Bizirik plataformak sinadura bilketa, manifestazioak eta hitzaldiak antolatu ditu herrietan: «3.200 sinadura bildu genituen, Nafarroako Gobernuan aurkeztu genituen eta proiektu horren aurkako nahia argi eta garbi azaldu», azaldu dute plataformako kideek.
Argi daukate horrelako proiektuak geldiarazteko modu bakarra erantzun bateratua ematea dela: «Arazo honen harira sortu diren plataformak elkarte bakar eta handi batean batzeko lanean ari gara», aitortu dute. Sakana Bizirik plataformaren aburuz, Nafarroako Gobernuak egin dezakeen gauzarik zentzuzkoena proiektua geldiaraztea da: «Gobernua zentzuduna izango delako itxaropena dugu».
Portland Valderrivasen errausteko asmoak gelditu egingo dituztela duda izpirik ez dauka taldeak.
Jakina denez, Nafarroako erdialdean —Tafalla, Larraga eta Artaxoa artean— errauste planta bat egitea jaso zuten iaz onartutako Nafarroako hondakinen plan nagusian.
Herritarrak kontzientzia hartzen ari dira Sakanan: «Ez da kasualitatea baimen horren aldaketa maiatzean izatea, uda hastear dagoela. Horrela jendea desmobilizatu egiten da, ez baitago denborarik ezer prestatzeko».
Errausketa egitasmoa gaitzetsi dute ELA eta LAB sindikatuek. UGTk beste era batera interpretatu ditu errausteko asmoak. Javier Lekunberri Portlandeko sindikatu horren ordezkariaren aburuz,
Lekunberriren adierazpen horiek, baina,
Norabide hori, ordea, geroz eta ilunagoa bihurtzen ari da. Elkarte horrek baieztatu duenez, sinadura inprimakien lapurretak izan ziren Altsasun, eta Olatzagutian eta Urdiainen manifestaziora deitzen zuten kartel ugari desagertu ziren. «Dagoeneko ohituta gaude, baina gure plataformako kide batek mehatxu gutun bat ere jaso du».
Mehatxua
Haatik, errausketa horien ondorioak ez lituzke pairatuko Sakanak bakarrik. Arabarekin muga eginda, Sakanatik hurbil dauden hainbat herrik euren ahotsa altxatu dute arazoaren aurka. Araiak, esaterako: «Arabako Aldundian aurkako mozio bat aurkeztuko dugu irailean Lautadako udalek; Agurain, Donemiliaga, Zalduondo eta Asparrenak», azaldu du Diego Gastańares alkateak.
Portlanden iritziz, ordea, onura gehien dakarren sistema da balioztatzea. Hala azaldu du Pablo Isturitzek, Portland Valderrivas fabrikako giza baliabideen arduradunak: «Balioztatzea beste erabilpen bat ez duten eta birziklatu ezin diren hondakinen ustiaketa da. Hondakin horiek balio energetiko bat dute. Hortaz, erraustegi edo zabortegi batean bukatu ordez, porlan fabriketan partzialki erregai moduan erabil daitezke, eta horrek CO2 isurketak murriztea eta zabortegiak desagerraraztea dakar».
Ekologisten salaketen harira, «bi prozedura» nahasten ari direla dio Isturitzek: «Dioxinak eta furanoak porlan enpresa batek darabilen tenperaturan baino askoz ere gradu baxuagoetan sortzen dira, 800-600 gradu inguruetan zehazki, errauste planta batek erabiliko lituzkeen tenperaturetan. Beraz, zementuaren prozesuan ezinezkoa da furanoak eta dioxinak sortzea, 1.500 gradurekin lan egiten baitugu. Horregatik diogu zementuaren prozesua eta errausketa nahasten ari direla».
Idiazabal izendapena
Isturitzek esaten duenari jarraiki, gradu horietan, ez litzateke errautsik ere sortuko, tenperatura horietan errautsak zementuaren
Halere, erabiliko liratekeen hondakinen harira, mesfidati agertu dira zenbait elkarte. UAGA Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkartearen kasua da: «Hiri eta industria hondakinak erretzeko baimena zutela ohartu ginenetik azaldu gara osasun eta baliabide naturalen kontrako eraso honen kontra», adierazi du Idoia Arrazola UAGAko lehendakariordeak. Idiazabal izendapenarekin agertu dira bereziki arduratuta: «Esnea dioxinekin kaltetua suerta daiteke. Ardi latxa beti erabili izan den artzaintzaren erdigunean eragingo luke».
Aldi berean, hainbat naturgune babestutan egin dezakeen kalteaz ere ohartarazi du; besteak beste, Aizkorri-Aratzen, Urbasa-Andian eta Entzian.
Lurra talde ekologistak Arabako Lautadako udal guztietan aurkeztu duen mozioan erakunde guztiak errauste plantaren aurka plazaratzera deitu dituztela adierazi du Alberto Frias Lurrako kideak: «Orain arte errepideak egiteko edota goi tentsioko sareak egiteko, Eusko Jaurlaritza, foru aldundia eta Nafarroako Gobernua eskutik joan dira». Hurrengo hilabeteari begira, lantegiaren isurketen eremuan sartuko liratekeen Gipuzkoako Goierriko herriekin harremanetan jarriko direla adierazi du.
Errausketaren inguruko iritzi anabasan, Fernando Mijangos EHUko irakasleak arrazoi zati bat eman dio enpresari. Izan ere, egia da zementu fabrikek oso tenperatura altuak (1.400 gradu) eskuratzen dituztela kareharria desegiteko. Hori orain arte ikatza, erregaiak eta gasa errez lortzen dute. Beraz, kanporatzen dituzten gasak, funtsean, CO2 eta nitrogeno oxidoak dira.
Errauste plantetan, zarama erretzen dutenean, labeetako tenperaturak baxuagoak dira (600-700 gradu). Tenperatura horietan
Dioxinek osasunean hainbat kalte sor ditzakete. Alde batetik, gantzetan disolbatzeko duten erraztasunagatik, esne eta animalien gantzetan pila daitezke eta gizakion eta beste animalien elikagai katean sartu. Bestetik, dioxinek, gizakien eta hainbat animaliaren hormonekin antzekotasun kimikoak dituztenez, hormona sistemetan eragin kaltegarriak izan ditzakete, antzutasuna kasu. Gainera, hainbat minbizi kasurekin lotu izan dira.
Haatik, porlan enpresa batean errausteak dakarren arriskua azpimarratu du EHUko irakasleak: «Errauste plantek dituzten filtroak eta kutsadura jaisteko sistemak porlan enpresenak baino askoz hobeak dira. Gurpilek sufre dioxidoa askatuko lukete; etxeko hondakinekin, kloroak eragingo luke kutsadura».
Euskal Herrian dauden porlan enpresen artean Olatzagutikoa da errausten ez duen bakarra. Orain arte. Nafarroako Gobernuak egindako baimenaren aldaketari esker, lantegiak hondakinak erretzeari ekin ahalko dio zeregin horretara egokitzeko obrak egin ondoren. Obra horiek hiru eta bost milioi euro artekoak direla kalkulatu dute lantegian.
Isurketen arazoaz gain, krisi ekonomikoa sumatzen ari dira porlan enpresak. Hori ikusita, errausketa da daukaten irtenbiderik «onena». Natur baliabideen ustiaketak eta CO2 isurketak murrizteko sistema gisa aipatzen dute lantegiek. Azken horregatik, diru laguntza ematen zaie. Horrez gain, balioztatzetik sortzen den energia berriztagarritzat hartzen dutenez, diru laguntza jasotzen dute.
Olatzagutiko porlan fabrika Euskal Herrian gehientsuen kutsatzen dutenetako bat da. Enpresa kutsagarrien 2009ko EPRT-R inbentarioaren arabera, 485 milioi kilo CO2 isuri zituen, eta Europak ezarritako muga 100 milioi kilokoa da. Portland Valderrivas enpresa FCCren adar bat da. FCCk hiri hondakinen kudeaketan indar handia du. Hark bildu eta tratatzen ditu Hego Euskal Herriko hondakin gehienak. Zabalgarbiko errauste planta kudeatzen duten enpresetako bat da, besteak beste, eta Zubietako errauste planta kudeatzeko lehiaketa irabazi zutenetako bat.
Erraustearen arriskuak ikertuko ditu Arabak
Arabako Diputazioak errauste plantak eragingo lituzkeen arriskuak aztertuko ditu. AGAK, Arabako Kontzejuen Elkarteak eta Lurra plataformak Gasteizen uztailean Olatzagutiko errauste labearen kontra egindako prentsaurrekoaren ostean, azterketa hori aurrera eramatea onartu du. Momentuz, besterik zehaztu gabe, Arabako ekosisteman izango lukeen eragina eta sortuko lituzkeen arriskuak ikertzeko asmoa azaldu du diputatuen kongresuak; «betiere Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean», Javier Ruiz de Arbulo diputatuak zabaldu duenez. Hala ere, «Arabak baztertu egiten du hondakinen kudeaketa mota hori eskualdean», gogoratu du UAGAKO Idoia Arrazolak.






