Berria.info

Asteazkena, 2012ko maiatzak 23 - 15:03

2011-06-14

Irudia. Donostia

EZINDUENTZAT LAN ESKE

/ GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS

Ezintasun intelektuala duten pertsonek enpresetan praktikak egiteko leku handiagoa izan dezaten, kanpaina bat hasi du Atzegi elkarteak. Astelehenek zoratu egiten naute jarri diote izenburua ekimenari. Gaur egun 64 pertsona ezindu ari dira praktiketan Gipuzkoako udaletan, enpresetan eta eskoletan. Gehiagorentzat postuak sortzea da Atzegiren helburua. «Garapenerako aukerak» eskaini nahi dizkiete pertsona horiei, Josean Idoeta presidenteak adierazi duenez. Horretarako, lanerako ikastaro bat ematen diete ezinduei, eta lehen egunetan laguntzaile bat izaten dute.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia