2011-05-31
Ingurumena
Nuklearren aurka protesta egingo dute ekainaren 22an
Zentral nuklearren aurkako elkarretaratze batera deitu dute ekainaren 22rako. Bilbon izango da, Arriaga plazan, 19:30ean. Hainbat sindikatuk eta eragilek egin dute deia; besteak beste, ELAk, Bilduk eta Ekologistak Martxan-ek. Azken horrek, Alemaniaren erabakiaren harira, zentral guztiak zarratzeko eskatu du.






