2011-02-24
Ez dakitenak euskarara nola erakarri aztergai, Udaltop-en
DONOSTIA. Apirilaren 7 eta 8an egingo dira udaletako euskara zerbitzuen arduradunen hirugarren topaketak, Udaltop topaketak. Lasarte-Orian (Gipuzkoa) egingo dira aurten ere, eta ez dakitenak euskarara erakartzeko udaletako euskara zerbitzuetatik zer egin dezaketen aztertuko dute. Martxoaren 24ra arte eman daiteke izena www.udaltop.com atarian.






