2011-01-18
Euskara tituluen auzian beren iritzia aintzat ez hartzea salatu dute ikasleek
Tituluen inguruko eztabaida egoki ikusten du Bizkaiko Ikasleen Kontseiluak, eta bertan parte hartu nahi du
Erredakzioa Bilbo
Euskarazko tituluen birmoldaketan ez dela ikasleen iritzia kontuan hartu salatu du Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Ikasleen Kontseiluak. «Argitaratu diren informazio kontraesankorrek ikasleriaren artean sorturiko nahastea kritikatu nahi dugu», adierazi du ikasleen bozeramaile Aratz Castrok
Castrok nabarmendu du egokia dela eztabaida izatea. «Gure ustez, gainera, oraindik amaitu gabe dago. Ostera, ezinbestekoa da guk ere bertan parte hartzea, eta gure iritzia kontuan izatea». Hala, unean uneko informazioa eskatu dute.






