Berria.info

Asteartea, 2012ko maiatzak 22 - 21:52

2010-12-23

Gipuzkoako Diputazioak bi milioi euro emango ditu euskara bultzatzeko

Erredakzioa Donostia

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.109.490 euro jarriko ditu 2011n, euskararen erabilera eta normalizazioa bultzatzeko. 2010erako laguntzetan %20ko murrizketa ezarri zuen, eta hurrengo urterako eutsi egingo dio laguntzen kopuruari. Eskaerak egiteko epea urtarrilaren 25ean amaituko da.

Zortzi ataletan banatu dituzte lan esparruak: euskarazko aldizkako argitalpenak, euskara sustatzeko proiektuak, euskarazko ikus-entzunezko proiektuak, euskaraz garatutako haur eta gazteen aisialdirako produktuak ekoizteko proiektuak, euskarazko liburuak hedatzeko ekintzak, euskararen erabilera normalizatzeko udal planak, itzulpen praktikak egiteko bekak eta alor sozio-ekonomikoan planak egiteko proiektuak.



© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia