Berria.info

Asteartea, 2012ko maiatzak 22 - 21:36

Harian

Anai-arreben esperoan

Txinan 30 urte joan dira ume bakarraren politika ezarri zutenetik; neurri horrek 400 milioi biztanle gehiago izatea eragotzi du, baina baliteke bukatzeko zorian egotea.

Alderdi Komunistak lidergorako bidea erraztu dio Xi Jinpingi

Txinako presidenteordea Batzorde Militar Zentraleko kide izendatu dute; armadaren babesarekin presidentetza eskura dezake Alderdiaren urteko kongresuaren amaieran ez dute erreforma demokratikorik iragarri

Euskal Herria

Alderdien Legea gogortzeko bidea hasi dute Kongresuan PSOE eta PPk

Legez kanporatutako alderdietako kideei «babesa» ematen dieten zerrendak baliogabetzea biltzen du lege proposamenak ETA «zalantzarik gabe» gaitzetsi ezean hautetsiei kargua kentzea aurreikusten du

Benegasek dio EAJrekin ez dutela hitz egin Batasuna legeztatzeaz

PSE-EEko Mikel Torresen ustez, PSOEk «marra gorriren bat» gainditu du EAJrekin egindako akordioan

Baldintzak sortuz

Prozesu demokratikoa garatzeko abiapuntua alde bakarreko urratsak direla uste du Arnaldo Otegik. Hala, mesfidantzen gainetik baldintzak sor daitezkeelako. Ezker abertzalearen apustua atzeraezina dela dio.

Liburu batean Nafarroako lurralde antolaketa aztertu du ezker abertzaleak

Dokumentua Burlatan aurkeztuko dute, larunbatean, eta politika eta gizarte eragileekin biltzeko asmoa dute

Fiskaltzak Cubillas estraditatzeko eskatu dio epaileari

Auzitegi Nazionaleko fiskalak dio ez dela «oztopo» izan behar Cubillasek Venezuelako herritartasuna izatea

«Gaizki goaz PSOEn nik bezala pentsatzen duen jendeak tokirik ez badu»

Jose Luis Urizek irmo ukatu Atarrabiako txupinazoan Arnaldo Otegi omendu izana. Harrituta agertu da bezperan egindako gogoeta soil bategatik kanporatzeko espediente bat ireki izana.

Obra handiek klima aldaketan duten eragina neurtu nahi du Jaurlaritzak

Klima Aldaketaren Aurkako Legearen zirriborroan, gas isuriak murrizteko tresnak proposatu dituzte

Hondarrik gabe gera daitezke Donostiako plaiak, kanpoko kaia egiten bada

Jaizkibel Bizirik-ek gogorarazi du kaia egin nahi duten lekuko harea erabiltzen dela egun hondartzak hornitzeko

«Immigrazio politikek ezin dute alde bakarrekoak izaten jarraitu»

Etorkinek beren sorterriko egunerokoan uste baino garrantzi handiagoa izan dezaketela esan du Mihaela Vance irakasleak.

220 urteko zigor eskaria egin dute 'Alakrana'-ren ustezko bi bahitzailerentzat

Legez kanpoko 36 atxilotze eta armak eta bortxa erabiliz lapurreta egitea egozten die fiskalak

Osakidetzaren mamografietarako irizpide berriek kritika eragin dute

Bizkaiko erien elkartea kexu da, 45-50 urteko andreetan soilik arrisku egoeran daudenei eginen dizkietela eta

Sei hilera mugatu dute ebakuntzen itxaron-zerrenda

Espainia eta autonomia erkidegoak, ados; mugak aldaka, belaun, katarata eta bihotzeko operazioei eragingo die

Ekonomia

Azken bozketa hurbil delarik, protesta gogortzen ari dira

Sarkozyk erretreta sistemaren erreformari eutsi arren, sindikatuek bosgarren mobilizazio egunera deitu dute gaurko Garraiolariak protestara batu dira, eta ikasleak lizeoak blokeatzen ari dira

Defizitari aurre egiteko zigorrak, Alemaniak nahi baino epelagoak

Isunak automatikoki ezartzea proposatu du Bruselak; azkenean, Ekonomia ministroen esku uztea hitzartu dute

Argindar konpainiak, ikatzaren dekretuaren kontra

Endesak, Iberdrolak eta Gas Natural Fenosak Bruselaren erabakiaren kontrako helegitea jarri dute EBko auzitegian

Agirrek aitortu du hazkundea ez dela iritsiko iragarritako %0,5era

Ekonomia sailburuak dio ekonomia moteldu egingo dela urte hasiera «dinamikoa» izan ostean

Eraikuntzako langile bat hil da Mendigorrian, lau metrotik erorita

Hildakoak, J.F.L.L. gizonezkoak, 36 urte zituen; buruarekin lurra jo, eta hartutako kolpeagatik zendu da

Mundua

Hasi dute 151 politikari eta ekintzaile kurduren aurkako auzia Turkian

Auzipetutakoak bizi osorako kartzelara zigor ditzakete, «legez kanpoko talde armatu bateko kide» izateaz akusatuta Ocalanek hilaren 31 arteko epea eman dio Ankarari PKKren su-etenari erantzuteko

«Okupazio armada batean, ezinbestekoa da soldaduek gehiegikeriak egitea»

Shaulek erakunde bat sortu zuen soldadutza amaitzean, gizarteari armadak egiten duenaren berri emateko; aitortu duenez, berak ere ez zion bere buruari ongi edo gaizki egiten ari zen galdetzen.

Askatasunaren Flotillan lapurtu zuen soldadu bati kartzela zigorra ezarri dio Israelek

Gazara bidean dira nazioarteko 380 ekintzaile, blokeoa arintze aldera; Siriako portu batean daude

Basamortuan protestan ari diren sahararren egoeraz ohartarazi du Polisarioak

Zazpi mila lagunek astebete daramate hainbat hiriren kanpoaldean euren egoera salatzeko

WikiLeaksen filtrazioak ez argitaratzeko eskatu du Pentagonoak

Irakeko gerrari buruz filtratutako 400.000 dokumentu sekretu dira argitaratzekoak atari digitalean

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia