Harian
ETAren pausoa abiapuntu bat izan daitekeela uste dute eragile gehienek
Erakunde armatuak sinesgarritasunik ez duela diote Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak; abertzale gehienak baikor dira Europako Batzordeak dio «oso gertutik» jarraituko duela prozesuaren garapena
ETAren agiria ez dela nahikoa eta «iruzurra» dela adierazi du Lopezek
EAEko lehendakariaren ustez, ez da albiste txarra, baina ez dio ezta ezker abertzalearen nahiari erantzuten ere
ETAren aurkako politikatik «koma bat ere» ez dutela aldatuko dio Rubacalbak
ETAk armak betiko utzi arte ezker abertzaleak bozetara aurkezterik ez duela izango ohartarazi du Barne ministroak
ETAk sinesgarria izateko indarkeria behin betiko utzi behar duela esan du EAJk
Ezker abertzaleari Anoetako Adierazpen garaira itzuli eta «atzerapausoa» ematea leporatu dio
Aralar: «Urrats honek beste batzuk eskatzen ditu»
ETAren agiria berri ona dela adierazi dute, eta «garrantzirik kendu behar ez zaion urrats bat» dela
«Beste fase politiko bat abiatzea» atzeraezina dela dio ezker abertzaleak
Konponbiderako bidea «modu definitiboan» egonkortzeko Bruselako adierazpenari jarraitu beharko zaiola uste du
«Bake jokalekura iristeko lehen urratsa» dela adierazi du EAk
Prozesu politikoa abian dela eta ETAk ekarpena egin duela dio; beraz, arduraz aritzeko eskatu die alderdi eta eragileei
Aukera baliatu behar dela esan dute alderdi gehienek
EB, Alternatiba, ERC eta ELAk bake prozesu bat sustatzeko neurriak har ditzatela eskatu diete eragileei eta Espainiako Gobernuari H1 eta Confebask ezkorrago agertu dira, eta ez dute nahikotzat jo ETAren urratsa
PPk dio ez duela onartuko Batasuna bozetan aurkeztea
Nafarroaren inguruko asmoak gaitzetsi ditu Alberto Catalanek, eta «negoziatzeari» uko egin dio, irmo
Zuhurtziaz, baina baikortasunez
Igandean ezagutarazitako ETAren agiriaz eta irekitako prozesuaren etorkizunaz beren iritzi eta gogoetak plazaratu dituzte Euskal Herriko politikagintza bertatik bertara jarraitzen duten pertsonek.
Euskal Herria
Akabo errepidean ordaindu gabe ibiltzea
Errepide azpiegiturak nola finantzatu behar diren, zalantzarik ez dute EHUko ikastaroetan bildutakoek: erakunde publikoek ez ezik, erabiltzaileek ere ordaindu beharko dituzte aurrerantzean. Eta, mantenu fisikoaz aparte, kanpoko kostuak ere ordaindu beharko dituzte.
Kamioiek bidesaria ordaindu beharko dute N-1ean 2012an
Horren berri emango duen arauaren aldaketa ia amaituta dute Batzar Nagusiek, Gipuzkoako Foru Aldundiak esan duenez Herrialdeko beste bide azpiegituretan ere antzeko formulak erabiltzea ez dute baztertu
Herrietan berdintasunerako aholkularitza zerbitzua eskainiko dute Araban
Herri txikientzat izango da batez ere, eta genero indarkeriari aurre egitea da xedea, besteak beste
Bi neskatori sexu ukituak egin izana egotzita, gizon bat atzeman dute Villabonan
Gasteizen, Bilbon eta Irunen hiru gizonezko atxilotu dituzte, genero indarkeriako delituak leporatuta
Leku publikoetan ez erretzeko lege proiektua onartuko du gaur Jaurlaritzak
Legea betearatzeko inork «polizia lana» egin behar ez izatea espero du Patxi Lopez lehendakariak
Hizkuntza eskubideekin lotutako 210 kexa inguru jaso ditu Elebidek
Elebide zerbitzuaren erabilera handitzeko, kanpaina bat egingo du Eusko Jaurlaritzak irailaren 14ra arte
Ekonomia
Grebaren bidez Zapaterok atzera egitea espero dute UGTk eta CCOOk
Irailaren 29ko lanuzte orokorrerako deia defendatu dute Unai Sordok eta Damaso Casadok, bakoitzak bere aldetik Gutun bat igorri diete ELAri eta LABi, euren mobilizazioan parte hartzeko eskatzeko
Erretiroa atzeratzearen aurkako protesta eguna da gaur
Manifestazio jendetsuak eta greba handi bat espero diren arren, Sarkozyk dio ez duela atzera egingo
Segurtasuna aztertzeko eskatu diote Sidenorreko langileek enpresari
28 urteko langile bat hil da Basauriko lantegian, orga baten eta pieza baten artean harrapatuta geratuta
Mundua
Zentral nuklearren bizia hamalau urtez luzatzea erabaki du Alemaniak
Energia enpresa handien presioei amore ematea leporatu dio oposizioak Merkeli, eta ohartarazi dute auzitara joko dutela Senatuaren galbahea igaro beharrik gabe sartu nahi dute indarrean egitasmo berria
Israelek koloniak eraikitzen jarraituko duela iragarri du Atzerri ministroak
Errefuxiatuen eta mugen auzian ez duela amore emango ohartarazi du PANeko presidenteak
Petraeusek 2.000 soldadu eskatu dizkio NATOri Afganistanerako
500 soldadu atzerritar hil dira Afganistanen aurten; ekainean 102 soldadu hil dira, eta uztailean, 88
Iranek bi bonba atomiko egiteko adina uranio aberastu du, IAEAren arabera
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak adierazi du Iranek 2.800 kilo uranio sortu dituela
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
