Harian
Udalbiltza herriarena dela aldarrikatu dute milaka herritarrek
13.000 herritar inguruk parte hartu dute Udalbiltzaren aurka egiten ari den epaiketa salatzeko Bilbon egindako manifestazioan Aralar, EA, Alternatiba eta ezker abertzaleko ordezkariak, eta EAJko kideak izan dira
Konpartsero Eguna ospatu dute Bilboko Konpartsek. Urtero bezala, Aste Nagusia heldu baino lehen egiten duten jaiegunaz gozatu dute. Hala ere, aurtengoa ez da ohiko ospakizuna izan.
Euskal Herria
Urkulluk autogobernu osoa eta Europan ahots propioa izatea exijitu dio Zapaterori
Kongresuan PSOE bakarrik dago, eta «Euskadiren interesak defenditzeko» EAJ arduraz jokatzeko prest dagoela azaldu du EAJk eskua luzatuta badauka ere, hizkuntza bikoitza erabiltzerik ez dagoela esan du
EAEn estatutua aldatuz gero, PPk ituna hautsiko duela ohartarazi dio Zapaterori
Patxi Lopezek espero du EAJren eta PSOEren arteko negoziazioek Eusko Jaurlaritzan eraginik ez izatea
Poliziek eta udaltzainek izan duten jarrera salatu du AAMk
Sanferminetan polizia asko egon dela eta jokabide oldarkorra izan dutela salatu dute hainbat herritarrek
Barcinaren jokabidearen kontra egin dute NaBaik eta ezker abertzaleak
Parte-hartzea eta adierazpen askatasuna mugatu dituela salatu dute biek sanferminen balantzea egiterakoan
Urrats gorriz, independentziara
Gazte martxak egin dituzte egunotan Gipuzkoan eta Araban, 'Astindu bandera gorria! Goazen independentziara!' lelopean. Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian abuztuan egingo dituzte.
Langile bat hil da Zarautzen, aste honetako hirugarrena
Ostiralean, eraikuntza lanetan ari zela, irauli egin zitzaion gidatzen ari zen iraulki kamioia, eta momentuan hil zen
Patxi Lopezen irudiko, «oso albiste ona» da BBK-k CajaSur bereganatzea
Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez, BBKren eta gainerako euskal kutxen balioa «are gehiago igoko» da
«Ikusi behar dugu zer dagoen umearen emozioen atzean»
Haurren lekuan jartzeko gakoak ematen ditu, ulertzeko, eta haiei eskua emanda, hezitzaile hobeak izateko; UEUn ikastaroa eman du.
Mundua
Harremanak hausteko mehatxua egin dio Chavezek Kolonbiari
Kolonbiako Gobernuak Venezuelan FARCeko eta ELNko gerrillariak ezkutatzen direla salatu duelako egin dio mehatxu Uriberengandik aldentzeko eta beste garai bat hasteko eskatu dio Santosi Chavezek
Ipar edo Hego Sudanekin bat egin edo ez erabaki behar du Abiei eskualdeak urtarrileko galdeketan; petrolioa duelako, Sudango gatazketako bat bizi dute han.
Darfurren 300 miliziano eta 75 soldadu hil dira azken egunetako borroketan
Hagak Al Bashirren aurkako atxilotze agindua eman duenetik, egoerak okerrera egin du Sudango eskualdean
Liskarrak izan dira Frantzian, Poliziak gazte bat tiroz hil ondoren
27 urteko Karim Boudouda ustez kasino batean lapurreta egin eta ihesi zihoala hil dute segurtasun indarrek
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
