Berria.info

Ostirala, 2013ko maiatzak 24 - 16:24

Harian

Nafarroan abortatu ezinik segiko dute andreek

Espainian onarturiko Abortuaren Lege berria indarrean da; Nafarroako Gobernuak dio erkidegoan ez dela aborturik egingo EAEn, borondatezko abortuak klinika pribatuetara bideratzea aurreikusten dute

ANALISIA - Maite Asensio

Gure gorputza, noren erabakia?

Euskal Herria

Meategietan itxita zeuden lau ekintzaileak atera ditu Ertzaintzak

Ertzaintzak atxilotu egin ditu laurak, desordena publikoa, erresistentzia eta desobedientzia delituak leporatuta Laurak ondo daude, baina itsasondoarrek «arriskuan» jarraitzen dutela ohartarazi dute

Debagoiena osoan atez ateko bilketa jartzea erabaki du mankomunitateak

Epeka ezarriko dute hondakinak biltzeko sistema, Antzuolan hasi eta bi urtean bukatzeko asmoz

Zilbetin harrobia egiteko proiektua onartu du Gobernuak

Proiektua abian jarri baino lehen, publiko egin beharko da, herritarrek helegiteak aurkez ditzaten

3.495 helegite jarri dituzte kaleko araudi berriaren aurka Bilbon

Espazio Publikoaren Ordenantza bertan behera uzteko eskatu dio Kalea Guztiona Da herri ekimenak udalari

Desberdinen arteko akordioen beharra dagoela esan du Lopezek

Lehendakariak uste du PSE-EE Jaurlaritzan dagoenetik amaitu egin dela politikako «etengabeko gatazka»

PSEk dio «aldaketarekin» akordio gehiago daudela Legebiltzarrean

Legebiltzarra «gardenagoa» dela uste du, eta euskal politikan «lasaitasun handiagoa» dagoela

ETAk su-etena ematea dagoeneko ez litzatekeela nahikoa uste du Aralarrek

Euskaldunako akordioa ez zaio egokia iruditzen, baina, hala ere, EA eta ezker abertzalearekin ofizialki batzartuko da

Agirregabiriari babesa agertu diote Frantziako espetxeko atarian

Santutxuko presoa ekainaren 8tik dago gose greban, bakartuta dutelako, eta dagoeneko hamalau kilo galdu ditu

Fermin Vila urriaren 1ean eramango dute berriro Belfasteko auzitegira

Espainiak euroagindu eskaera egin du haren aurka, eta Justiziaren zaintzapean daukate ekainaren 28az geroztik

Hesiaren beste aldean

'Loiolako hegiak' gaztelaniara itzuli du Imanol Muruak, eta etzi Donostiako liburu azokako saria jasoko du

Independentistak sareak San Fermin jaietan hasiko du «olatu berdea»

Auzo eta herriko jaietan hainbat ekimen antolatuko ditu independentisten eskaera irudikatzeko

«1936ko genozidioari ordain duina» emateko eskatu diote Donostiako Udalari

Amara auzoan zazpi lagunen gorpuzkinak aurkitu zituzten iaz, eta bi identifikatu dituzte auzitegi medikuek

Ekonomia

Osalanen parte hartzeari uztea erabaki dute ELAk eta LABek

Bi sindikatuen arabera, erakunde «burokratizatu eta ezgauza» bihurtu da, eta ez du behar adina bitartekorik Istripu eta gaixotasunen benetako arrazoiak ez jorratzea leporatu diote Jaurlaritzari

ANALISIA - Mikel Carramińana

Koherentziaren bidetik

Greziak defizita %41 jaitsi du, Europak eta NDFk eskatutakoa baino gehiago

Bihar, erretiratzeko adina atzeratuko dute, eta etzi, sindikatuek seigarren greba egunera deitu dituzte greziarrak

Mundua

Kokaguneen auziak aurrez aurre jarri ditzake berriro Obama eta Netanyahu

«Armak, bi erabilerako produktuak eta eraikitze materialak» inportatzeko debekua ezarri dio Israelek Gazari Zuzeneko bake negoziazioez hitz egiteko, Obamarekin biltzekoa da gaur Netanyahu

Barkamena exijitu dio Turkiak Israeli, harremanak eteteko mehatxua eginda

Gazara giza laguntza eraman behar zuen flotillaren aurkako erasoagatik exijitu dio barkamena

«Santosek giza eskubideen urraketengatik azalpenak eman beharko lituzke»

Kolonbian giza eskubideen alde lan egiteagatik atentatu bat jasan zuen, eta Uriberen agintaldiaren balantze oso txarra egiten du. Baina Santos presidentearekin egoera aldatzeko batere itxaropenik ez du.

PRIk irabazi ditu Mexikoko eskualdeetako bozak

Alderdi Iraultzaile Instituzionalak agintea galdu du hiru estatu garrantzitsutan

Kaczynskitarren muturreko agintaldia itxi dute Polonian eskuindar moderatuek

Poloniako liberalen buru Komorowskik lortu du presidentetza, ezkertiarren botoei esker, besteak beste

Dozenaka lagun zauritu dituzte Marokoko segurtasun indarrek Aaiunen

Ali Beiba Fronte Polisarioko sortzaileari azken agurra ematera joandakoei oldartu zaizkie

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia