Berria.info

Asteartea, 2012ko maiatzak 22 - 20:58

EUSKALHERRIA;2010-06-27;Andoaingo jaietan 19 urteko emakume gazte bati eginiko erasoa ikertzen ari dira

Andoaingo jaietan 19 urteko emakume gazte bati eginiko erasoa ikertzen ari dira

M. Asensio.

19 urteko emakume gazte bati eraso larria egin zioten ostiral goizaldean, Andoainen (Gipuzkoa), herriko jaien abagunean. Gaztea 07:00 aldera topatu zuten udaltzainek, erdialdeko kale batean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldutakoaren arabera, gaztea konorterik gabe zegoen, eta kolpatuta. Emakumeak zeuzkan zaurien ondorioz, ospitaleratu egin behar izan zuten.

Bere onera etortzean, gertatutakoa ondo gogoratzen ez zuela esan zuen gazteak. Ertzaintzak ikerketa hasi du, eta, lehenengo zantzuen arabera, «sexu erasoa egin diotela dirudi», Ertzaintzako iturriek BERRIAri adierazi diotenez; oraindik ez dute inor atxilotu. Atzo elkarretaratzea egin zuten Andoaingo udaletxearen aurrean, eraso sexista hori salatzeko.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia