Berria.info

Asteartea, 2012ko maiatzak 22 - 20:58

EUSKALHERRIA;2010-06-26;Partzuergoaren egitura «pitzatzen» hasi dela uste du San Markok. Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Txingudi partzuergoan sartzeko estatutuak aldatzeko erabakia

Partzuergoaren egitura «pitzatzen» hasi dela uste du San Markok

Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Txingudi partzuergoan sartzeko estatutuak aldatzeko erabakia

Erredakzioa.

Donostia

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak, ekainaren 17an kaleratutako epai baten bidez, kautelaz bertan behera utzi du Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko batzarrak Txingudiko Mankomunitatea partzuergoan sartu ahal izateko estatutuak aldatzeko hartutako erabakia. Auto horren ondorioz, beraz, Txingudi oraingoz ezingo da izan partzuergoko kide, eta partzuergoak ezingo du jardun Txingudiren inolako esparrutan. Auto hori 2009ko irailaren 21eko epaian oinarritzen da; izan ere, auto horrek partzialki indargabetu zuen Gipuzkoako Aldundiak martxoaren 15ean hartutako erabakia; hau da, partzuergoa eta haren estatutuak sortzeko hitzarmena arautzen duen erabakia.

Hala, epai horiek aintzat harturik, San Markoko Mankomunitateko kideen ustez, «pitzatzen» hasi da Hondakinen Partzuergoaren egitura: «Argi geratu da partzuergoaren egitura administratiboa gaizki egin dela eta pitzatzen ari dela. Porrot egin dezake». San Markok gogorarazi du partzuergoa goitik behera eraiki dela eta udalak ez direla kontuan hartu, nahiz eta hiri hondakinen kudeaketa udalerrien eskumen esklusiboa izan. «Tokiko autonomia oinarrizkoenari eraso egiten zaio».

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia