Asteartean jakinaraziko dute Ion Telleriaren aurkako epaia
Espainiako Auzitegi Nazionalak Telleriaren aurka egin euroagindu eskaera aztertu dute Paueko Auzitegian
Erredakzioa.
BaionaAsteartean jakinaraziko du Paueko Auzitegiak Ion Telleria Espainiratzea onartzen duen. Atzo aztertu zuten haren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako euroagindu eskaera. Aitzineko asteartean aztertu beharra zen normalki, baina, Espainiatik igorri beharreko informazioa ez zelako ailegatu aste batez atzeratu zuten.
Telleriak lege «bidegabe» honen ez aplikatzea eskatu dio epaileari. Prokuradorea, haatik, Espainiaratzearen alde agertu da.
Ekainaren 9an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Lapurdin. Azaroaren bukaeran gazte independentisten aurka egin polizia operazioan Telleria atxilotzen saiatu ziren, baina ez zuten etxean aurkitu. Berez Idiazabalgoa da (Gipuzkoa), baina azken hilabete hauetan Urruñan (Lapurdi) bizi da, «bizitza erabat publikoa eginez», AAMk zehaztu duenez.
Euroaginduak biderkatuz
Segik deiturik, «bidertuz doazen» euroagindu eskaerak gaitzetsi zituzten herenegun Baionako Espainiako Kontsulatuaren aitzinean. Hain zuzen, gazte mugimenduan lanean aritzeagatik Lapurdin atxilotu Carlos Renedo, Gaizka Likona eta Asier Coloma Espainiaratzeko erabakia plazaratu zuen maiatzaren 25ean Paueko Auzitegiak. Horiekin batera atxilotutako Olatz Izagirreren aurkako euroagindua ere onartu zuen, ekainaren 15ean. Ekainaren 10ean, Fermin Martinez, Artzai Santesteban eta Zuriñe Gojenola gazteak ere atxilotu zituzten, Erroman.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
