Berria.info

Asteazkena, 2014ko apirilak 16 - 12:10

Harian

Independentismoak abian jarri du etorkizunerako plan estrategikoa

Estatuekin «konfrontazio zibiko, baketsu eta demokratikoa» oinarri duen estrategia bultzatuko dute EAk eta ezker abertzaleak Estatu independentea lortu nahi dutenekin harremanak lehenestea hitzartu dute

Legez kanporatzeko arriskuaz ohartarazi dio Caamañok EAri

Urratsak eskatu dizkiote alderdi gehienek ezker abertzaleari; UPD eta PPren irudiko, «betikoa» izan zen igandekoa

«Honek sor dezakeen ilusioak mapa politikoa aldatzea ekar dezake»

EAk 2009ko kongresuan independentziaren bideari eustea erabaki izanaren ondoriotzat du igandean sinatutakoa; poliki landutako akordioa dela dio, eta ahalmen handikoa izango dela.

«Mugimendu independentista izango da indar erabakigarria»

Ezker abertzaleak eta EAk sinatutako akordioaren ondoren, Rufi Etxeberriaren ustez, mugimendu independentista beste fase batean sartu da, aldaketa politiko eta soziala irabaztera bideratuta.

Euskal Herria

Udalbiltzaren aurkako auzia bertan behera uzteko eskatu dute 50 bat eragilek

Instituzio nazionalak urteetan sustatutako egitasmoak «zilegi eta beharrezkoak» direla nabarmendu dute Antzeko ekimenak bideratzen dituzten eragileen «babesgabetasuna» salatu dute

Eusko legebiltzarkideen ondasunak publiko izatea proposatu du PSE-EEk

Legebiltzarkideentzako araudi berria osatzen ari dira, eta Konstituzioa onartzeko baldintza gehitzea nahi du UPDk

«Terrorismoaren biktimen» lege berria adostetik hurbil daude PSOE eta PP

Legearen zirriborroa gaur aurkeztuko diete terrorismoaren biktimen elkarteei eta polizia sindikatuei

Gose greban jarraitzen dute Iker Araguas eta Asier Kintana euskal presoek

Baraualdia Araguas eta Kintanarekin batera hasi arren, Patxi Urangak utzi egin du protesta, «oso ahul» zegoela eta

«Gorputza aldatzeko, ezin dugu jarraitu diskurtso psikiatrikoaren menpe»

'El género desordenado' (Genero desordenatua) liburuaren editorea da Miquel Misse. EGHAMek gonbidatuta, Donostian aurkeztu du transexualitatearen patologizazioari buruzko liburua.

NUPek egokitu ditu irakasgaiak Bolognara

Irailetik aurrera hasiko dira ematen titulazio berriak; EHU da egokitzapena berrestea falta duen bakarra

Eskoletako jangeletako langileak kalean protesta egiten hasi dira berriz

Negoziazioak bertan behera gelditu ziren duela bi hilabete, eta berriro ekiteko eskatu du ELA sindikatuak

Abian da inkesta publikoa Sarrikotapean

Herritarrek sei asteko epea ukanen dute Bil ta Garbik eraiki nahi duen hondakindegi xedeari ekarpenak egiteko

Oinarrizko gizarte zerbitzuak kinka larrian daudela dio EAEko Arartekoak

Finantzaketa hobetzen ez bada zerbitzuaren kalitateak behera egiteko arriskua dagoela dio Iñigo Lamarcak

Zaintzapeko etorkin adingabeak hasi dira tutoretza agiriak jasotzen Araban

Seniderik gabe dauden adingabeei buruzko informazio ezkorra sustatu dela diote hainbat elkartek

Ekonomia

Bi urte baino gehiago beharrik gabe daramate EAEko 41.700 langabek

Langabezian dauden 55.000 lagunek ez dute inolako laguntzarik jasotzen; estaldura txikiagoa dute emakumeek eta gazteek Laneratzeko aukera eskasak edo oso eskasak dituzte epe luzeko langabeen bi herenek

Erretreten erreformaren kontra, greba egingo dute etzi Iparraldean

Sindikatuen esanetan, langileei ahaleginaren %85 eskatu zaie, eta gehien dutenei parte-hartze «sinbolikoa» baizik ez

Antxoa kopuruak zuhurtziako muga gainditu du, 2005. urtetik lehen aldiz

Europako Batzordeak uztailaren hasieran egingo du antxoaren arrantzari buruzko 2011rako proposamena

EAEko hegazkingintza enpresek %5 gutxiago irabazi dute 2009an

Atzerriko lantegietan lanpostu berriak sortu dituzte, baina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %7 jaitsi da enplegua

Nafarroa 2030: osasuna, ingurumena eta «talentua»

Nafarroako Gobernuak eta zenbait eragilek Moderna plana sinatu dute, produkzio eredua aldatzeko egitasmoa

Mundua

Ezkertiarren botoak erabakiko du Poloniako bozen bigarren itzulia

Bronislaw Komorowski hautagai liberalak irabazi du presidentetzarako bozen lehen itzulia, baina ez du gehiengo osoa lortu Jaroslaw Kaczynski bigarren gelditu da, eta ezkerrak nabarmen gora egin du

Uriberen oinordekoari garaipen irmoa bermatu dio abstentzioak Kolonbian

Santosek 40 puntuko aldea atera dio bigarren itzulian Mockusi; parte-hartzea %44koa besterik ez da izan

PKKren aurka erasoaldi handi bat hasi du Turkiak Hego Kurdistanen

Zenbait iturriren arabera, bi egunetan bi herri suntsitu eta 35 zibil kurdu hil ditu armadak

Kataluniako galdeketetako parte-hartzea %14koa izan da batez beste

Antolatzaileek ontzat eman dituzte emaitzak, eta galdeketa nazionala egiteko eskatu dute

Errusiak %15 gutxitu du Bielorrusiarako gasa, hark zorrak kitatu arte

Minskek 155 milioi euro zor dizkio Gazpromi, eta krisia konpondu ezean, murrizketak handituz joango dira

Leherketa gertatu aurretik gas isuriaren berri eman zioten BPri

Mexikoko Golkoko petrolio isuriari aurre egiteko 2.000 milioi dolar gastatu ditu British Petroleumek

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia