Berria.info

Asteartea, 2012ko maiatzak 22 - 20:33

EUSKALHERRIA;2010-04-18;Nafarroa Bairen aldeko apustua berretsi du Aralarreko batzarrak. Abertzaleek «proposamen onak» egin beharko dituzte bozak irabazteko, Zabaletaren esanetan

Nafarroa Bairen aldeko apustua berretsi du Aralarreko batzarrak

Abertzaleek «proposamen onak» egin beharko dituzte bozak irabazteko, Zabaletaren esanetan

Erredakzioa.

Iruñea

Datorren urteko udal eta foru hauteskundeetan Nafarroa Bai koalizioan jarraitzearen alde egin du Aralarren batzarrak, gehiengoz. Iruñean egin du batzarra, eta %92k bat egin dute koalizioaren alde, 2011n Nafarroako «aldaketa politikoa» bermatuko duelakoan. Halaber, alderdikideek Aralarreko zuzendaritzari eskatu diote giza eskubideen eta bide politikoen alde egiten duten alderdiekin akordioak sina ditzala Nafarroak egitasmo politiko «demokratikoa, aurrerakoia eta abertzalea» izan dezan.

Hurrengo hauteskundeei begira abertzaleek «proposamen ona» egin beharko dute, erakundeak eskuratu nahi badituzte, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez. Haren irudiko, Nafarroak «aldaketa sakona» behar duela erakutsarazi du UPNk, eta aukera hori baliatu behar dute alderdi abertzaleek, emaitza onak lortu nahi badituzte. «Proposamen politiko sinesgarria, zintzoa eta ona egin behar dugu».

NaBai koalizioaren egitura aldatzeko proposamena eztabaidatzen ari dira Aralarreko kideak egunotan. Horren arabera, Aralarrek NaBaiko zuzendaritzako organoetan %40ko ordezkaritza eskuratu nahi du, Gara-k atzo jakinarazi zuenez.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia