Bilbon, gizarte «solidarioagoa» eraikitzeko deia egin dute hainbat eragilek
Bazterketa egoeran daudenen eskubideak errespetatzeko «ardura» eskatu diete herritar eta instituzioei
Maite Asensio.
BilboGizarte eta hiri irekiago eta solidarioagoen alde manifestua aurkeztu zuten gizarte bazterketaren aurkako hainbat taldek atzo Bilbon, «eraikitzen ari garen hiri eta gizarte ereduari buruzko gogoeta» bultzatzeko. Besteak beste, pertsona guztien eskubideak errespetarazteko «erantzukizuna eta borondate politikoa» eskatu zizkieten erakunde publikoei, eta baztertutako sektoreekin «arduraz eta elkartasunez» jarduteko herritarrei. 2.000 lagunek baino gehiagok sinatu dute, baita hainbat erakunde sozialek, auzolagun elkartek, sindikatuk eta alderdi politikok ere.
Baztertuta dauden pertsonak laguntzeko zerbitzuen kokapenaren harira, azken urteotan sortu diren hainbat eztabaidak kezka eragin dute taldeotan. «Gure auzoak eta hiriak ezin egitura daitezke eta gure gizarte eta garapen ereduen ondorioz baztertuta daudenak alde batera utzi», dio manifestuak. Gizartearen kohesioa lortze aldera, administrazioak eta herritar guztiak inplikatzeko eskatu dute, «gizarteardura partekatuan eta besteen eskubideen errespetuan oinarrituta».
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
