Arturo Villanueva ez Espainiaratzea erabaki du Belfasteko Auzitegiak
Erredakzioa.
Arturo Villanueva Espainiaratzeko nahiko arrazoi ez dagoela uste du Belfasteko Auzitegiak, eta, beraz, Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako euroagindu eskaera atzera bota du. Haren aurkako akusazioak «oso ahulak» direla, egozten dioten delitua «zehaztasun gabea» dela eta egozten zaion delituaren denborak eta lekuak zehaztu gabe dituela arrazoitu du Auzitegiak, AAMren arabera. Bigarren aldia da Belfastek gisa bereko erabakia hartzen duela, eta orain, erabakiari helegitea jartzeko azken aukera gelditzen zaio Fiskaltzari.
Haikarekin lotutako operazioan atxilotu zuten Villanueva, 2002an. Hilabete batzuk preso egon ostean libre utzi zuten, eta Irlandara joan zen. Harrezkero han bizi da, eta bizimodu normala egiten du.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
