Berria.info

Asteartea, 2012ko maiatzak 22 - 20:17

EUSKALHERRIA;2010-02-19;Jaurlaritzari etorkin atzerritarren elkarteen aurka egitea egotzi diote

Jaurlaritzari etorkin atzerritarren elkarteen aurka egitea egotzi diote

Erredakzioa.

Gasteiz

Etorkin atzerritarren elkarteekin bukatu nahi izatea leporatu diote EAEko hamabi elkartek, bi hedabidek eta ELA sindikatuak Eusko Jaurlaritzari. Gizarte esku-hartzearen alorreko diru laguntzak emateko irizpideak aldatu ditu Gizarte Gaietarako Sailak, eta etorkin atzerritarren elkarteak bukatuko dituela jakinarazi dute. «Gizarte mugimenduari ezer esan gabe egin ditu aldaketak, eta elkarte askok betetzen ez dituzten baldintzak eskatu», jakinarazi dute.

Bide batez, Fernando Fantova Gizarte Gaietarako sailburuordearen jarrera kritikatu dute. Elkarteak aldaketaren aurka agertu ziren dekretua onartu aurretik, baina hori ez zela gertatu azaldu du Fantovak hedabideen bitartez. Horren harira egoera konpontzeko elkarrizketa hasteko eskatu dute.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia